#VivirEnLaCalle Kalea ez da etxea!!

Publicado en Últimas Coberturas

Aurreko astean, Nafarroako gobernuak hurrengo egunetan kale egoeran daudenentzako, 50 plazako aterpetxe berri bat irekiko dela iragarri zuen. Kudeaketa Iruñeko Udalarena izanen da eta hotz boladan baino ez da irekiko. Zalantzarik gabe neurri egokia iruditzen zaigu baina ez nahikoa; izan ere, Iruñerriko eta eskualdeko kale egoeran dauden pertsonei gutxieneko estaldura bermatu ahal izateko, osotara 100 plaza inguru beharko lirateke. Aldi berean, jantoki sozial berri bat edo daudenen edukiera handitzea eta eguneko zentro publiko bat sortzea urte osoan zehar erabili ahal izateko.
Horrez gain, nahitaezkoa da tokiko gizarte zerbitzuek eurekin gizarteratze prozesuak hastea, bai eta erroldatzeko eskubidea bermatzea; izan ere, erroldak edozein zerbitzu publikorako sarrera bermatzen du. Sei hilabete edo gehiago itxaron behar izaten dute errolda lortu ahal izateko, bitartean osasun txartela lortzeko, kultura eta kirol zerbitzuetan parte hartzeko, formazioa hasteko eta egoera administratiboa erregulatzeko aukera ez dutelarik. Horrek lan egitea ukatzen die eta beraz, euren beharrak modu autonomoan asetzea ezinezkoa da.
Horregatik, Nafarroako Gobernuari urte osoan etxerik gabeko pertsona guztien ostatua eta mantenua bermatuko duten baliabide gehiago eskatzeko eta Iruñeko Udalari pertsona horien gizarteratze prozesuetan bizkortasun handiagoa eskatzeko.

Palestinako sarraskiaren eta konplizeen aurkako salaketa.

Publicado en Últimas Coberturas

Palestinarekin Elkartasuna elkarteak deituta, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta Hendaian manifestazioak egin dira. Enpresa eta erakunde konplizeak salatzeko, sionismoarekin kolaboratzen duten gobernuen aurkako presioa areagotzeko eta erresistentzia palestinarraren alde mobilizatzeko izan dira manifestazioak.

#KaleanBizi Piden a las instituciones garantizar el derecho a vivienda de las personas sin hogar.

Publicado en Últimas Coberturas

Desde los colectivos Apoyo Mutuo, Paris 365, Lantxotegi, PIM, Haziak, Oxfam Intermon, Mugak Zabalduz y SOS Racismo Nafarroa han convocado concentraciones ante Gobierno de Navarra y Ayuntamiento de Pamplona los días 11 y 18 de Noviembre para denunciar que alrededor de 100 personas duermen en la calle y reclamar medidas urgentes a dichas instituciones.

Bi elkarretaratze, Gazako genozidioa salatzeko

Publicado en Últimas Coberturas

BDZk deitutako elkarretaratzea 18:30etan izan da, eta ordu erdi geroago, leku berean, Gernika-Palestina ekimenak antolatu du bigarrena. Israel Gazako zerrendan egiten ari den genozidioaren aurka, sarraskia amaitzea aldarrikatu dute eta mendebaldeko gobernuen pasibotasuna salatu dute ere bai.

 

Feed

síguenos en RSS

Twitter

síguenos en Twitter