Nor gara

Atala: Ekinklik Argazkiak

Argazkilaritza ekintza bitarte gisa erabiltzen dugun jende mugimenduko hainbat kidek Ekinklik kolektiboa osatzen dugu. Salaketa eta aktibismo politikoko filosofia eduki nahi dugu, eta argazkilaritza mobilizazio sozialen bozgorailua izan daitekeela  pentsatzen dugu. Ekinklik mundu erabat desberdinaren aldeko borrokan diharduten lagunentzat zein kolektiboetarako tresna izatea nahi dugu.

Eduardo Galeanok idatzi zuen moduan: “Kontsumo jendarteko argazkilariak hurbiltzen dira, baina ez dira sartzen. Bisita iheskorretan kliskagailua sakatzen dute, eta flasharen argi biziak eztanda egiten du: fusilatu bezain pronto ihes egiten dute” Ekinklik-ek urruntasunetik ateratako erretratutik haratago doan esku-hartze fotografikoko kolektiboa izan nahi du. Ez dugu ikusle hutsak edo “bisitari iheskorrak” izan nahi. Gertaera bat azalarazteko, hura ulertu, partekatu, eta gure objektiboen bitartez bertan parte hartu

Feed

síguenos en RSS

Twitter

síguenos en Twitter