10 urte barruko mugako kontrolak berriz hasi zirenetik. Trantsizioan dauden pertsonei urratutako eskubideen 10 urte.
http://www.ekinklik.org/index.php/es/ultimas-coberturas#sigProId4534eccd91
Frantzian bezala, atzerritarren harrera baldintzak Euskal Herrian ere ahultzen dira. Frantzia eta Europako migrazio politiken gogortzearen ondorioz.
2025 hastapenean, Paueko prefetak gure lurraldea "immigrazio klandestinoaren ate nagusia" dela azaldu du. Horrekin batera, 2025eko apirilean, Retailleau ministroak inmigrazio klandestinoaren arloan informazio zelula bat sortu zuela iragarri zuen, Biriatun, Frantzian beste muga batean gauza bera egin ondoren.
Praktikan, pertsona migratzaileekiko gehiegikeri poliziala ez da mugan bakarrik gertatzen. Políziek, jendarmeek eta aduanazainek bat egiten dute Hendaiako geltokian, topoaren helmugan eta autobus geltokietan, baina baita, gero eta maizago, Baionan, tren geltokian, autobus geltokietan eta nasetan ere.
Nortasun kontrol hauek aitzakia politiko gisa erabiltzen dira: prefekturak arbitrarioki ezartzen ditu OQTFak (Ordre de Quiter le Territoire Français), ia beti IRTF batekin (Frantziako lurraldera itzultzeko debekua), Schengen eremu osoan balio duena. inolako delitu gertatu gabe, erabaki administratibo basati horiek, erbesteratuen errealitateetatik urrun, haien prekarietatea areagotu eta haien existentzia kriminalizatu besterik ez dute egiten.
Aldi berean, pertsona migratzaileak hartzen eta laguntzen dituzten militantzia solidarioak auzitegietan zainduak eta herrestatuak dira, joan den urriaren 7an Baionan gertatu zen bezala, hemengo 7 lagunekin.
Abenduaren 16an jakinaraziko diguten epaiaren zain, erbesteratuekiko elkartasun hori egunerokoan biziarazten duten elkarte eta pertsona guztiek, gure lurraldean eta Bidasoaren bi aldeetan, beren borroka segitzen dute harrera baldintza duinen defentsan eta poliziaren errepresioa salatzeko. Inor ez da legez kanpokoa, elkartasuna ez da delitua.
Eta, beti esaten dugun bezala... Euskal Herria harrera lurra da eta izanen da.
EUSKAL HERRIA, HARRERA HERRIA!!