Nakbaren 78. urteurrena ospatzeko gaueko martxa

Publicado en Últimas Coberturas

View the embedded image gallery online at:
https://www.ekinklik.org/#sigProIda06653a289

Nakba da palestinarrek erabiltzen duten terminoa 1948ko gerran, Israelgo Estatuaren sorrerarekin batera, arabiar palestinarren exodoa eta kanporatze masiboa adierazteko. 700.000 eta 750.000 palestinar artean etxetik bota zituzten Israelen kontrolpean geratu ziren hiri eta herrixketan. 400 herri palestinar baino gehiago suntsitu edo hustu zituzten. Errefuxiatuak Gazan, Zisjordanian, Libanon, Sirian eta Jordanian finkatu ziren batez ere, eta bertan bizi dira gaur egun ere beren ondorengoetako asko. Palestinarrentzat, Nakba ez da gertakari historiko bat bakarrik, baizik eta erbestearekin, okupazioarekin eta itzultzeko eskubidearekin lotutako etengabeko gatazka baten hasiera. Urtero, maiatzaren 15ean, "Nakba Eguna" ospatzen dute, Israelen independentziaren urteurrenaren ondoren.

Gaur goizean, Mugitu! Mugimenduak AHTaren aurkako ekintza bat burutu du Nafarroako Enpresarioen Konfederazioaren egoitzan.

Publicado en Últimas Coberturas

View the embedded image gallery online at:
https://www.ekinklik.org/#sigProIda502e41802

MUGITU! MUGIMENDUAREN EKINTZA GAUR NAFARROAKO ENPRESARIOEN KONFEDERAZIOAREN EGOITZAN

Gaur asteartez, goizeko 11ak inguruan, AHTari desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimenduak ekintza bat burutu du Nafarroako Enpresarioen Konfederazioaren Iruñeko egoitzan.

Mugimendu horretako bi aktibista eraikinaren sarrera nagusiko atarira igo dira eskailera baten bidez. Gora iritsitakoan, orkatilak U formako giltzarrapo batez ainguratu diote elkarri, MAFIA TAV DESOBEDITU! leloa zuen pankarta bat eskuetan zutela. Aldi berean, beste pertsona talde batek AHT-TAV STOP! leloa zuen pankarta bat zabaldu du eraikinaren behealdean. Ekintzan zehar makro azpiegitura horren aurkako oihuak eta kantuak entzun dira.

Kontua da gaur berean, eguerdiko 12:00etan, Nafarroako AHTaren aldeko Plataforma biltzekoa zela bere ibilbidearen lehen urtebetetzea ospatzeko. Nafarroako Enpresarioen Konfederazioa Plataforma honen bultzatzailerik handienetako bat da, eta bere sorrera-ekitaldian bezala, gaur ere zeremoniaren anfitrioi gisa jardun du. Lehenengo urtebetetzera plataforma hau sustatzen duten enpresa-erakunde guztiak gonbidatuta zeuden, baita sorrerako manifestuarekin bat egin duten hainbat arlotako erakunde guztiak ere. Mafia bezalaxe, Plataforma hau da Nafarroako AHTaren hariak itzaletik mugitzen dituena.

Ekintza hasi eta minutu gutxira, espainiako polizia agertu da eta parte hartzaileak grabatu dituzte, baita drone bidez ere. Handik ordu erdi ingurura poliziak barrutik eskailera bat atera eta ekintzaileak zeuden estalpe gaineko gunera igo dira. Bertan zizalla hidrauliko batez giltzarrapoa moztu ondoren, ekintzaileak banan–bana jaitsiarazi dituzte eskaileratik.

11:30 eta 12:00ak artean ekitaldira gonbidatuta zeuden AHTaren aldeko Plataformakide ezagun asko heldu da, harridura handiz ekintzaren nondik norakoak ikusi dituztenak. Azkenean, bi ekintzaileak identifikatu ondoren eta parte hartzaile guztiak aurreko espaloira mugiarazi ostean ekintza bukatu da., bertan zeuden hedabideei deklarazioak egin ondoren

Eta honaino Nafarroako AHTaren aldeko Plataformari Mugitu! Mugimenduak egindako urtebetetze- opari bereziaren kronika. Zorionak!

Cuba vive, ¡no al bloqueo!

Publicado en Últimas Coberturas

View the embedded image gallery online at:
https://www.ekinklik.org/#sigProIdb31b0ca05c

En un manifiesto leído durante la concentración la plataforma Hegoak, convocante de la misma, denuncia que el imperialismo vuelve a señalar a Cuba como continuación de una política histórica de asfixia económica, agresión diplomática, guerra mediática y desestabilización política cuyo objetivo es castigar a un pueblo por haber decidido un camino propio. Denuncian que las amenazas imperialistas no atentan solo contra Cuba sino contra la soberanía del propio pueblo cubano y el Derecho Internacional, exigen el fin del bloqueo y hacen un llamamiento a la Comunidad Internacional “para que no permita semejante imposición”.

Feed

síguenos en RSS

Twitter

síguenos en Twitter