Torturaren salaketaren kriminalizazioa salatu dute Burlatan
http://www.ekinklik.org/index.php/es/ultimas-coberturas/672-#sigProIda609cf038d
Aste hasieran egindako atxiloketak salatu eta torturak amaitzeko eskatzeko, manifestazio jendetsua egin dute Burlatan.
"Tortura ez dago zuritzerik", ohartarazi du Iker Morenok manifestazioaren amaieran. Ehunka lagun elkartu dira gaur Burlatan aldarri horren inguruan, tortura salatu eta aste hasieran egindako atxiloketak gaitzesteko asmoz. Izan ere, joan den asteazkenean zortzi lagun atxilotu zituzten Nafarroan, "Guardia Zibila iraintzea" leporatuta, torturaren aurkako mural bat margotzeagatik.
Horiek hala, 4/2014 auzian auzipetuetako batek, Gorka Mayok, salatu du asteazkenean atxilotutakoei ez zaiela inongo auzitegitako jakinarazpenik iritsi. "Espainiako Poliziak ez du bilatzen duena lortuko. Mehatxuek eta atxiloketek ez gaituzte geldiaraziko, ez dute lortuko inkomunkazio aldian komisarian eta Guardia Zibilaren ziegetan jasan genituen torturak salatzeari uztea".
Salatu du, bide batez, Espainiak ez zituela tortura salaketak ikertu, eta gogoratu du horregatik Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak zigortu egin zuela."Tortura ez dago zuritzerik", ohartarazi du Iker Morenok manifestazioaren amaieran. Ehunka lagun elkartu dira gaur Burlatan aldarri horren inguruan, tortura salatu eta aste hasieran egindako atxiloketak gaitzesteko asmoz. Izan ere, joan den asteazkenean zortzi lagun atxilotu zituzten Nafarroan, "Guardia Zibila iraintzea" leporatuta, torturaren aurkako mural bat margotzeagatik.