Bide iluna argitzeko nahiean ehundaka lagunek martxa egin dute Iruñeko espetxera.

Publicado en Últimas Coberturas

Espetxera egin den martxa honekin, bi aldarri nagusi batu nahi izan ditu Sare herritarrak: batetik, euskal presoak beren jaioterritik gertuen den espetxeetan, hau da, Euskal Herriko espetxeetan egon behar direla. Bestetik, preso guztiei gradu progresioa aplikatu behar zaiela. "Oraindik ilun den etxerako bide hori argiztatu nahi izan dugu gaur" esan du Sarek. Bide batez, urtarrilaren 9an herriz herri egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dute.

 

Feed

síguenos en RSS

Twitter

síguenos en Twitter