URTE BAT IRUDIETAN
10/01/07

Argazki erakusketa URTE BAT IRUDIETAN Urtarrilaren 8tik 31ra Kalaska espazioan (Zabaldi, Nabarreria 25)

Urtea amaitu berri da, eta data hauetan betiko legez, hainbat irudik, azken 12 hilabetetan gertatutakoa laburtzeko balio dute. Mundu mailan, berri-agentzi handiek erabakitzen dute albistea zer den eta zer ez, urtean nabarmendu behar dena edo gertatu ez dena. Egunero kaleratzen dituzten irudiak estrategikoki hautatzen dira sistemarentzat interesa duena handiagotzeko eta sistemaren kontrakoa isiltzeko eta izkutatzeko.
Gure eginkizuna haien informazio-blokeoak apurtzea da, baita giza mugimenduek egiten dutena zabaltzea ere. Horregatik, erakusketa hau historiaren beste aldea da; ikusten ez dena baina gertatzen dena, isildu nahi dutena baina indartsu oihukatzen duena. Honengatik guztiagatik, gure helburuak beti, kalean daude, behean eta ezkerrean dagoen kale horretan.

Gure hirian ere, gauza bera gertatzen da. Bertako prentsarentzat urtea laburbiltzen duten irudiak hauek dira: zoritxarreko entzierro bat; auzo bateko uholdeak; alderdi politikoen arteko hitzarmenak; obren irekierak; Manolo Escobarren bisiltadia,…Hauek, eta beste hainbat argazki, urteko garrantzitsuena moduan saldu nahi dizkigutenak. Beste historiaz, egunero egiten den lan militante eta anonimoari buruzko historiaz, ez da deus isladatzen. Jasatzen den errepresio bortitza eta milaka pertsonen lana, sistema hiltzaile honi zailtasunak jartzen dizkiona, ez da plazaratzen komunikabide ofizialetan.