|
Krisia, kapitalismoaren kontu zikinak |
|
09/10/29 |
|
Zabaldik urtero antolatzen duen elkartasun eta internazionalismo hamahirugarren astea aurkezten dizuegu. Hamahiru zenbakia duen honetarako, adur txarrekoa ez izatea espero duguna, gai bezala krisia aukeratu dugu. Egia esan, aukeratu gaituen gaia bat da. Nonahikoa den krisi hau ez da saihesteko modukoa eta horregatik erori gara tentaldian. Aukeratu dugun leloak, “Krisia: kapitalismoaren kontu zikinak”, etengabe hazten ari den sistema kapitalista hau zalantzan jartzeko balioko digu. Era berean, gero eta nabarmenagoa Hegoaldeko Herrien suntsitzearen kontura sistema kapitalista biderkatzen ari da.
Irudi gehiago
|